top of page
Servicios
Vela perfumada

Sara M. Psicología
Psikologia bulegoa Irunen
 

Ongi etorri espazio goxo hontara!

Sara Mariezkurrena naiz, psikologa sanitarioa eta prozesu terapeutikoan murgildu nahi duen edonorren lagun izango naiz bide emozionalean barrena.

Nire espezialitatea Elikadura Nahasteetan (EN) interbentzio psikologikoa da. Nahaste hauen konplexutasunak beste hainbat eta hainbat sintomekin lotura izatea dakar, gaur egun oso agerian daudenak.

Estresa, antsietatea, tristura, atxikimendu eza, perfekzionismoa, kontrol sentsazioaren beharra... ongizate psikologiko eta emozionalaren bidean landu behar diren sintomak dira, modu honetan, ongizate integrala lortzea da helburu. 

Sara M. Psicología Centro Deportivo y Salud Bat espazioaren parte da. Zentro honetan ongizate integrala bilatzen da, alderdi fisiko zein psikologikoa lantzen direlarik.

Informazio gehiago hemen: 
www.centrodeportivobat.com/es/servicios-de-salud/psicologia

 

Zerbitzuak

  • Laguntza bide emozionalean
  • Bakarkako terapia
  • Nerabe, gazte eta helduntzat
  • Aurrez aurre eta online
  • Euskaraz eta gazteleraz 

Ongizate eta ondoez emozionala txanpon beraren bi alde dira, ondoez emozionala ez litzake egongo ongizaterik ez balego eta alderantziz. 

Gizakiak modu naturalean sufritzen du. Honek gaizki sentiarazi eta beldurra ematen digu, sufrimendua sahiestu eta alde batera uztera eramaten gaituelarik. Kontrara, hau besarkatu, landu eta igaro egin behar da. Min eta sufrimendua saihesteak gaizkiegon handiagora bideratzen gaitu. 

Batzuetan gaizkiegon emozional honek norbera gainditu eta aurrera jarraitzeko indarrik gabe sentitzen gara. Sara M. Psicologíatik espazio xamur eta segurua eskaintzen da, ongizate emozionalaren bidean prosezu emozionala hasteko. ​

​​

Ezagutza pertsonal eta egunerokotasuneko erabaki hartze prozesuan bidelagun izango nauzu ongizate psikologiko eta emozionalaren norabidean. 

Contacto
Medusas

Jarri harremanetan

Prozesu terapeutikoan murgildu nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan.  Osasun integrala eta garapen pertsonala helburua duen prozesu hau hasi eta honetan bidelagun izango nauzu. 

Lekaenea kalea, 28
20301 Irun

 

Elkargokide znb.: GZ03185

Tlf: 688 74 45 99

Email: psicologiasaram@gmail.com

  • Instagram

edo idatzi

Eskerrik asko!

Kokapena
 

bottom of page